Ataungo ondarea berreskuratu eta zaindu nahiean, azkeneko urte
hauetan Udal honek, Larruntza errota eta bere inguruan ekimen
ugari burutu ditu.
Auzolandegiak egitetik hasi zen 1998 eta 1999an. Ondoren,
2000an Errotatxoren zati bat berritua izan zen. 2001ean Aranzadi
Zientzi Elkarteari ikerketa arkeologikoa egiteko agindu zitzaion
eta azkenik iaz 2002an Larruntza multzo guztiaren erosketa
burutu da.
Esan bezala 2001ean ikerketa arkeolojikoa burutu zen. Bertan,
errota, errotatxo eta inguruaren txosten historioa eta lanabes,
tresna eta dagoen baliozko gauza guztien inbentariaketa egin
zen. Besteak beste azpimarratzeko datu interesgarri ugari
azaldu dira.
Kontutan hartzen badugu Errota Nagusia aipatzen den lehen
dokumentua 1408. urtekoa dela, pentsa genezake sei mende hauetan
zenbat gauza gerta ote diren. Epe luze honetan, halabaina,
ez dira egun aurkitzen diren produzio-gune guztiak aldi batera
funtzionamenduan egon, historian zehar bakoitzaren garapena
eta erritmoak oso desberdinak izan direlarik.
Bestalde badirudi errota, burdinola baino zaharragoa dela.
Errotaren lehen aipamena 1408koa da eta burdinolarena 1489koa.
Era berean burdinolaren bizitza motzagoa izan zen eta 1697an
aldera erabiltzeaz utziko dute nahiz eta errota eta errotatxoa
martxan jarraitu. Errotatxoak bere erabilpenarekin jarraituko
du XX. mendearen haserrarte. 1929an eraikiko da turbina eta
hortik aurrera funtsaz aldatuko da eta ehoketa gelditu ondoren
makinaria, aroztegi eta zerrategirako egokituko dute.
Era honetako datuak eta sei mende hauetan herrian izandako
hamaika gorabehera ere azaltzen dira multzo honen inguruan,
Markesarekin izandako borrokak, herritarren arteko liskarrak,
zenbat aldiz izan diren desenginduak, ... Benetan Ataungo
historia eta gure arbasoen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera
ederra eskeintzen du. Lan honen aurkezpena 2001eko abenduaren
27an egin zen San Gregorio Elkargunean.
Eraberriketa lanarekin jarraitzeko derrigorrezkoa jotzen
zuen Udalak bere jabetzakin egitea. Izan ere diru publiko
asko sartzen ari bait da proiektu honetan. Hori ere burutu
da izan ere 2002ko azaroan sinatu zituzten Larruntza multzo
guztiaren salmenta-erosketako eskriturak Jabier Garaialde
Jaunak alde batetik eta Aitor Auzmendi alkateak bestetik,
non Ataungo Udala jabe egiten den €gatik.
Une honetan Errotatxoko zerrategia eta kanal guztiaren eraberriketa
proiektua aztertzen ari da Ataungo Udala. Bestalde Joxemiel
Barandiaran eta Euskal Mitologiaren inguruan lantzen ari den
proiektuan garrantzi haundia ematen zaio Larruntza multzo
honi etorkizunerako oso elementu garrantzitsua bihurtuko delarik.
|