::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: HERRIALDE BEHARTSUAK

HERRIALDE BEHARTSUENEKIKO LANKIDETZA PROGRAMAREN ERREGELAMENDU ARAUTZAILEA

1.- XEDEA

Erregelamendu honen xedea, erakunde ez-gubernamentalekiko lankidetza programen antolakuntza eta garapenerako dirulaguntzak emateko erregimena finkatzea da, munduko herrialde behartsue-tako populazioaren baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko iharduketak burutzearren.

2.- DIRULAGUNTZAREN KOPURUA

Laguntzak subentzio moduan emango dira, Oinarri hauen, Udalen Zerbitzuetarako araudiaren eta ezarri dakiokeen beste legeri osagarriaren arabera.

3.- ESKATZAILEAK

Dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu, legez eratutako edozein erakunde ez-gubernamentalek, inolako irabazi asmorik gabe, bere iharduerak deialdi honen helburuarekin bat badatoz, Gipuzkoan kokatutakoek lehentasuna izanik.
Deialdi honetatik espreski baztertuta gelditzen dira:
Estatuaren Autonomi Administrazioaren, Foru Diputazioaren eta Diruetxeen menpeko erakundeak nahiz zerbitzuak.
Erakunde, Instituzio edo Elkarteek, dirulaguntza hauek jaso ahal izateko ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Laguntasuna baliabide pribatuak bultzatzeko eta beste erakundeetatik dirulaguntzak lortzeko gaitasuna izatea. Horre-tarako azken urteetako balantzea aurkeztu beharko dute, jasotako dirulaguntzen berri emanaz, hauen zenbatekoa eta jatorria eta bertan sartutako baliabideak zehaztuz.

b) Iraupen eta garapenerako Laguntasun Ekintzetan duten esperientzia frogatua. Horretarako azken urtean burututako ihardueren txostena aurkeztu beharko dute.

c) Diruz lagundutako iharduerei eusteko gaitasuna izatea. Eskaera egiten duten erakundeek, beren giza-baliabideei buruzko txostena aurkeztu beharko dute, ezaugarriak, lotura eta eskaintza zehaztuz, eta era berean, bertako, estatu mailako edota atzerriko beste erakundekiko harremanik aipagarrienak ere azaldu beharko dituzte.
Erakundeek adierazi beharko dute, deialdi honetan aurkeztuta-ko ihardueretako beste entitateren bati dirulaguntzarik eskatu dioten edota honek eman dien.Horrela balitz, entitate horien zerrenda aurkeztu beharko lukete, jasotako kopurua eta xedea zehaztuz, horrela, dirulaguntzak bikoiztu gabe, baliabideak ahalik eta egokien bana daitezen.

4.- BALORAKETAREN ERIZPIDEAK

Dirulaguntzak emateko orduan, aurkeztutako ekintzen arabera hautaketak egiteko, ondoko erizpideak erabiliko dira:

a) Garatu gabeko herrialdeetako biztanleen ekonomi eta gizarte garapenerako premiei eta bereziki gizarte mailarik apalenen funtsezko premiei erantzutea.

b) Onuradunen giza garapena areagotzea, hauek ihardueraren partaide eginez, ihardueraren kudeaketa itzultzen zaienean, harekin jarraitzeko gauza izan daitezen.

c) Garapen komunitarioko egitarauen barruan burutzea, Komunitate onuraduneko kideen partaidetza eta prestakuntza sustatzea eta toki antolakuntzen garapena bultzatzea.

d) Garapen bidean dauden herrien egoeragatik, bertako biztanlegoaren interesa sortzeko edota geroko lankidetza proiektuetako partaidetzarako oinarri izan daitezela.

e) Proposatutako ekintzen bideragarritasuna bermatzea, batez ere aurrikusitako helburuak lortzeko, onuradunen gaitasunari dagokionez.

f) Erakunde eskatzaileak, bere antolakuntza barnean, ataundar baten partaidetza izatea.

5.- HITZARMENAREN EZARPENA

Udalak, dirulaguntza jasoko duten erakundeekin kontratua gauzatuko du, bere legezko ordezkarien bidez, bertan ondoko ezaugarriak jasoko direlarik:

a) Garatu beharreko ihardueraren edo programaren helburua.

b) Berau gauzatzeko modua, entitateak bere gain hartzen dituen betebeharrak argi eta garbi aipatuz.

c) Ustez, lortuko diren emaitzak.

d) Ihardueraren edo programaren burutapen egutegia.

e) Ihardueraren zenbatekoa eta berau gauzatzeko modua.

f) Jasotako dirulaguntza egiaztatzeko modua.

g) Burututako programaren txostenak eta memoria aurkezteko obligazioa, lagundutako ekintzen jarraipena egin ahal izateko.

6.- ESKAEREN DOKUMENTAZIOA

a) Eskaera - Orri Ofiziala, entitate eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatua.

b) Gauzatu nahi den ihardueraren edo programaren proiektu xehetua azaltzen duen txostena, garbi adieraziz: helburuak, herrialde onuraduna, inguru horren ezaugarri sozio-ekonomiko-geografikoak, ekintzaren edo ihardueraren edukina, es-kuhartzearen aurrekinak, garapenaren erantzule diren pertso-nak edo entitateak eta burutzapen epeak.

c) Gastuen aurrekontu zehatza, eurek jarriko dituzten baliabideak eskatutako edota jasotako dirulaguntzak, elkarre-kin finantzatu beharrekoa balitz.

d) Eskaera egin duen erakundearen Estatutoak.

e) Hirugarren Oinarrian aipatutako agiriak.

f) Udalak beste zenbait agiri eskatu ahal izango ditu, erabakia hartzeko egoki deritzanean edota burutu nahi den ekintza motagatik beharrezkotzat ematen duenean.



  >Orria- 1 2


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003