::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: ELKARTZE ZIBILAK

ELKARTZE ZIBILEN ERREGISTROA

Gure antolamendu juridiko eta sozialaren funtsezko oinarriak nortasunaren garapenerako askatasuna eta legearen aurrean guztiok dugun berdintasuna izanik, behartuta daude botere publiko guztiak hiritarren eta horiek osatzen dituzten taldeen askatasun eta berdintasun horiek benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen beharrezko diren baldintzak sustatzera, haien eragozle liratekeen oztopoak baztertzen dituztelarik.

Edozein gizon-emakumek du eskubidea, bere buruaren jabe legitimo gisako ihardueraz, elkarketa afektibo egonkor baten bidez bizitza-komunitate bat eratzeko, zeinek, seme-alabez osatu, nahiz ez, familia baten sorrera baitakar eta horri babes soziala, ekonomikoa eta juridikoa eman beharra daukate botere publikoek.

Ezkontza dugu elkartze afektibo egonkor horrek historian zehar hartu izan duen erakunde-forma, baina gaur egun elkarbizitza modu oso desberdinak ditugu, eta bikote ugari dira bere bizitza-komunitate iraunkorra ezkondu gabe eratzea, ezkondu gabe familia sortzea erabakitzen duten edo horretara behartuta dauden bikoteak ; ez dago, ordea, horien arteko harremanak giza-kalitate edo kalitate sozial gutxiagokotzat zertan jo, ez eta balio juridiko gutxiagoko-
tzat guraso gisa semealabekiko dituzten betekizunak ere.

Bikote hauek, ezkontzarik gabeko elkarketa osatzen dutenak, eta bertatik sortzen diren familiek, ezkontza bidezko elkarketek eta beren familiek jasotzen duten babes sozial, ekonomiko eta juridiko berbera jaso beharko lukete; horrela bermatuko bait da, hain zuzen ere, begirunea eta gorago aipatu diren funtsezko oinarriak, hots, hiritar guztiek duten nortasunaren garapenerako eta berdintasunerako eskubidea.


Konstituzioaren araberako babes hau, oinarri berberak aintzat harturik, sexu berekoek osatutako elkarketa egonkor eta afektiboei ere eskaini behar zaie, berezko joera sexualak sexu bereko beste pertsona batekin bizitzera daramatzan pertsona horiek orain arte baztertzera eta kriminalizatzera bultzatu izan duten zentzurik gabeko gaizki-ikusteak gainditu ondoren, gure antolamendu juridikoak egoera hori ezertarako aintzat hartu ez badu ere.

Esandakoarekin bat dator Europako Legebiltzarra eta, ondorioz, sexu-aukerak direla eta, bereizketarik ez egiteko eskatzen du eta sexu berdineko pertsonek osatutako bikoteak ezkontzarekin berdintzeko erregua egiten du (A3-0028/94).

Ezkontzaz kanpoko elkarketei, sexu berekoak nahiz desberdinekoak izan, legeek eta epaileek eman dieten erantzuna, ahula, zalantzaz betea, osotasunik gabekoa eta zatikakoa izan da eta, askotan, kontraesanez betea. Egoera honek, hainbat eta hainbat herritarri erabateko babes falta ekarri dio, bai eta injustizia itzelak ere, zibil, administrazio, fiskal, gizarte eta penal mailan.

Konstituzioak eskatzen duen berdintasunaren eta askatasunaren erantzule botere publiko guztiak dira, eta horrenbestez, dagozkien lege-xedapenak ematen ez diren bitartean, eta aplikazio analogikoaren edo gure garaiko errealitate sozialarekin bat datorren interpretazio juridikoaren kaltetan izan gabe (Kode Zibileko 3. eta 4. art.) bidezko dirudi, udal administrazioaren esparru mugatuan bada ere, berdintasuna bultzatu eta ezkontzaz bes-teko elkarketen bidez, nahiz elkarketa eratzen duten pertsonek sexu berdinekoak edo desberdinekoak izan, eratuta-ko familien babes sozial, ekonomiko eta juridikoa bermatuko duen baliabide juridikoa eskaintzea.

Horretarako, Araudi hau onartu dugu:



  >Orria- 1 2 3


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003