::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: BASO PISTEN ORDENANTZAK

HERRI ERABILERAKO BASO-PISTA ETA BIDEEN ERABILERA BEREZIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

HITZAURREA

Azken urteotan herribide eta baso-pistak egokitzeko udalerrian egin diren inbertsioen multzo garrantzitsuak arautegi bat ezartzeko premia eragiten du, guztiok bertatik ibiltzeko dugun eskubidea murriztu gabe, berauen erabilpen desegokia edo neurriz kanpokoa eta zoruaren ondoriozko hondamena gutxitu dadin.
Bide hauek egokitu zirenetik igarotako denboraldiak Korporazioari erakutsi dio ondasun hauen erabilpen indiskriminatu eta arduragabea ekidingo lukeen araudi ezak zer nolako ondorioak dakartzan.
Piskanaka egoera hau konpontzeko asmoz, eta Erregimen Lokaleko Oinarrien Legean eta berau garatzen duten Ondasun eta Zerbitzuen Erregelamenduetan bildutako aurreikuspenen babesean, honako araudi hau ezartzen da.

1. artikulua.
Ordenantza honen xedea herri erabilerako eta baso pisten erabilera berezia arautzea da, ondasun hauei dagokienez Udalari egotzitako konpetentziak erabiliz.

2. artikulua.
Herri erabilerako diren heinean, Udalari dagokio ondasun hauen erabilpenen plangintza eta arauketa.

3. artikulua.
Erabilera librea izanik, landabideek nolako ezaugarriak dituzten eta hauen inguruan sortzen diren interesak ikusita, ondorengo arau orokor hauek ezartzen dira:

A.- Debekaturik daude ondorengo ibilgailu hauen aipatuko diren erabilerak:

    -Oruga ibilgailuak beraien kate gainean ibiltzea.
    -Baso lanetako edozein makina, oruga edo kate gainean ibiltzea.
    -Edozein motatako ibilgailuek, bidearen zoru gainean egurrak lorrean      eramatea.
    -Beste edozein motatako ibilgailuek, ardatz berbereko gurpilen artean 3 metro      edo gehiagoko tartea baldin badute, eta hutsean 15 tona edo gehiagoko pisua      baldin badute.

B.- Orokorrean, beste edozein motatako ibilgailuen erabilerari ondorengo mugapenak ezartzen zaizkie:

   - Kamioiak: zama osoa (bruto deitua) gehienezkoa 25 tn. eta gehienezko      abiadura 30 km/orduko.
   - Autoek: gehienezko abiadura 40 km/orduko.
   - Bi gurpilekoak: gehienezko abiadura 30 km/orduko.
   - Baserri lanetako traktoreak: gehienezko abiadura 20 km/orduko.

C.- Iharduketa berezientzat Udal baimena lortzea derrigorrezkoa izango da, eta ezinbesteko puntualen batzuen kasuetako, Udalak salbuespenik egiterik izango du, batipat A) atalean aipaturikoentzat.

4. artikulua
Araudi honen arabera, iharduketak orokorrak eta berezietan sailkatzen dira. Orokorrak B) atalean agertzen direnak lirateke, beste gainontzekoak berezietan egongo liratekelarik, batipat zama osoa (bruto delakoa) 25 tn. baino gehiago duten garraioak.

BAIMENA ESKURATZEKO DERRIGORTASUNA

5. artikulua.
Aurreko artikuluan iharduketa berezi bezela sailkatu direnentzat, ihardunean hasi aurretik Udal baimena eskuratzea derrigorrezkoa izango da.

6. artikulua.
Ihardun berezia eragiten duenak, hau da, baso jabea, abeltzaina edo baserri jabea, izango da Udalari agerpena emango diona, bai erabiliko diren bideen nondik norakoa, eta baita ere ihardun berezia nork burutuko duenarena.
Ihardun horren eragileak bere agerpenean azaldu beharko du zertan datzan ihardun horrek. Horretarako, eta baso ustiapenei dagokionean, Diputazioak luzaturiko baimena azaldu beharko du, ustiatuko den egur kopuruaren berri jakiteko eta honek eragingo duen garraioa estimatzeko. Aldiz, Udal baimena behar duten beste edozein iharduketetako, baimen horretan agertzen denetik estimatu ahal izango da garraioaren garrantzia. Bideen konpontze lanek sortzen dituzten garraioeri dagokionean berriz, konponketeri buruzko aurrekontua Udalari azaldu beharko zaio, horren arabera garraioaren nolakoa eta zenbatekoa estimatuko direlarik.



  >Orria- 1 2 3 4


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003