::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






:: SARRERA

Aralar, 1.994an izendatu zen Parke Natural. 10.956 Ha. ditu. Atauni dagokionez, udalerriaren hiru laurdenak parkearen barnean sartzen dira. Sarbide ugari ditu eta Ataunen bertan daude kokaturik gehienak. Nagusiena Lizarrustikoa da.
Aralarko Natur Parkea, altitudeari, hedadurari, lurzoruaren erabilerari eta balio naturalei dagokienez, Euskal Herriko mendigunerik garrantzitsuenetarikoa denaren barnean kokatzen da. Gipuzkoako hego-ekialdean dago kokaturik eta mendikate bereko Nafarroako gunearekin egiten du muga. Lehenengo mailako paisaia-erreferentzia dugu hau.

Parkearen baitan berezitasun eta balio natural handiko zenbait gune dago:

Akaitz pagadia, duen hagin mordoarengatik ezaguna dena; Pardarriko lapiaza eta Txindokiren iparraldeko hegalak eta sakanak, florari eta faunari dagokionez oso espezie bereziak dituztenak; Aitzarteko "Ataungo domoa" ezagutzen dugun mailartea; Arritzagako harana eta Pardelutzeko izozturiko zirkoa, aparteko interes geologikoa duena; baso hostotsu garrantzitsuak, etab.

Aralarko Parke Naturala, aisialdiari eta dibertimenduari dagokionez ahalmen handia duen gunea da. Inguruko herriak eta baserriak beraiek ere, Aralarko erakargarri dira zeinahi bisitarirentzat. Txindokiren gisako gailur ezagunak edota monumentu megalitikoak dituzten alturako larregune zabalak hagitz interesgarriak dira mendizaleentzat. Lizarrusti mendatean, informazio-zentroa eta aterpetxea dituen Parkearen Interpretazio Zentroa eraiki da. Diaporamari begirada bat eman ostean, ibilaldi mordoa egin daiteke Aralarko Mendilerroan barna: Lareo urtegia, monumentu megalitikoen ibilbidea, Jentibaratzako Gaztelua, mendixkak, gailurrak, etab.

Periferia eta Aia auzoko gunea kenduta, ez dago biztanle-multzo askorik Parkean. Hala, parkearen beheko aldean barreiaturiko baserri bakan batzuk eta abeltzaintza-erabilera duten txabolak baino ez ditugu aurkituko.
Aralarko gizakiaren iragana Neolitiko garaiko artzaintza-jardueran da kokatzekoa. Hilobi-monumentu ugarik jasan du denboraren joana, lehenengo gizakiek eraldatu zuten ingurune naturalaren oso antzekoan den honetan; kareharrizko haitz zabal hauetan izan ziren basoek irekiriko larre zabal hauetan.

Udan, artzainek Mendilerroko bordak izan ohi dituzte bizileku eta bertan garatu ohi dute beren jarduera. Borda hauetariko gehienak, Enirio-Aralarko Mankomunitateko lurretako larre publikoetan daude kokaturik.
Aralar, kondaira eta mito ugariren kabi izan da. San Migel goiaingeruaren agerpena Teodosio Goñiri VIII. mendean, Mari eta Txindokiko bere leizea, Putxerriko Dama, jentilak eta Kixmiren etorrera, mendilerroan kokaturiko pasarte mitologiko ezagunak dira. Ataungo seme izan zen On Joxe Migel Barandiaranek (1889-1991) kondaira hauetariko asko bildu zuen eta Aralarko aztarnategi arkeologikoak ere aztertu zituen. Bertan katalogaturik dira 30 trikuharri, 15 tomulo, 7 monolito, 2 harrespil eta 13 leize-zulo.

Munoako antzinako galtzadak eta Auzako Gazteluko hondakinek, garai historikoetan merkataritzari eta gudari emanikoak izan zirela ematen dute aditzera. Arritzagako meatzetako hondakinek eta Lizarrustiko basoko trenak, errotek eta burdinolek, orain hamarkada batzuk parkean nagusi zen industria-jarduera ekartzen dute gogora; egurgileak, ikazkinak eta artzainak hilabete batzuez Mendilerroan izaten zireneko garaikoa.

Parkearen ertzean kokaturiko baserri-guneetan, landari (baserriak, dorretxeak, oinetxeak) eta erlijioari (ermitak eta elizak) loturikoa den interes handiko arkitektura aurki daiteke. Erlijiozko arkitekturaren barruan, Mendilerroaren bihotzean kokaturiko San Migel ermita da aipatzekoa. Nafarroan kokaturik badago ere, abuztuaren 2. igandean Santuaren irudia Gipuzkoan kokaturiko Igaratzaraino eramaten dute pelegrinazioan.

Aralar, Gipuzkoako eta oro har Euskal Herriko mendigoizaletasunaren erreferentzia-puntu garbia izan da tradizionalki. Txindoki, Ganbo, Putterri, Auza, Irumugarrieta, Marumendi, Enerio, Igaratza, ... gisako gailurrek duten erakargarritasunaren eraginez, hala nola Nafarroako pagadiak edota San Migelek duenaren eraginez eta mendilerroa Gipuzkoako nahiz Nafarroako hiriguneei dagokienez kokaleku estrategikoan kokatua egotearen ondorioz, jenderik gehien jasotzen duen mendilerroetarikoa da Aralar-Natura-ingurune aberats mordoa du Aralarrek:

Lareoko urtegia, historiaurreko monumentu megalitiko ugari; hamaika pasarte mitologikoren kokagune izandako ehunka kobazulo eta leize; basurde, basakatu, azeri, putre, arrano eta animalia desberdinen kabi diren pagadi eta harizti sail ederrak.



 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003