::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






JENTILEN ETORRERA

Ataungo herrian, urtero 1981etik, Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritutako JENTILEN ETORRERA ospakizun berezia egiten da.

Ikuskizunak bi zati ditu.

Lehenengoan, San Martingo plazan Herriko ordezkariak (Kristauak) Jentilei harrera egiten die. Ondoren herriko ordezkari guztiak eta Jentilbaratzatik jeitsi diren Jentilak eta Sorginak zuzien argiaren laguntzarekin auzoko kale nagusia zeharkatzen dute antzezpena gauzatzen den lekuraino.

Bigarrenean, Herri antzerkia eta ikuskizuna nahasten dira. Bertan urtetik urtera aldatzen diren pasarte edo leiendak antzesten dira. ANTZERKIAn kontatuko diren istorioak, Ataun berarekin zerikusia duten esaundak jasotzen dira eta urtero ematen du aukera gauza berriren bat egiteko. Hau dena herriko ABESBATZ, DANTZARI, MUSIKA, ARGI eta SOINU efektoekin osatuz IPUIN HARRIGARRI bat bezala bihurtzen da IKUSKIZUNA.


SORRERA:


Herriaren sinismen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian. Mitoak. Mitologia oso barruan bait dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileentzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrrazoi nagusia.

Txikitatik entzun eta sinistarazitako kontuak, gure gurasoengandik jasotako pasadizoak gaur egun erabat galduak dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.

Horrela, batez ere, JOXEMIEL BARANDIARANek jaso eta gorde zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Larriak, gustora aspaldiko garaira itzultzen dituztelako eta haurrak berriz harriturik mundu berri bat sortzen zaielako.

Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, AZTI, BASAJAUN, SAN MARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia mitolojikoen berri. Oso presente egon da guzti hori Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo ta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo lekurik apartatuenetan bizi direnei.


HISTORIA:


1.981an bihurtu zen lehenbiziko aldiz antzerki JENTILEN ETORRERA. Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio desberdinak dira honen sustrai.

Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinismen eta ohiturekin. MIKELATS buru dutela, TORTO, ATARRABI, ALARABI, BASAJAUN, SORGINAK, ...

Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai haranetan, sisnismen eta fede berriarekin. ALKATEA, ERRETOREA, SAMARTIN TXIKI, ...

Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre. Erdian KIXMI.

Guzti hori antzesten, esan bezala, 81eko Ekainean hasi ginen Garaipen Jaiak, San Martin auzoko Festak izan ziren aitzakia. Gaur egun TRADIZIO da herrian eta fama haundiko ospakizuna bailaran. Hori bait da urtetik urtera etortzen den jendearen presentziak agerian uzten duena.

Gauez, larruzko jantziekin eta eskuan zuziak sutan hartuta etortzen dira menditik JENTILAK. Beheran zai KRISTAU herria, Alkate, Erretore, Mediku, Eskribau eta herri xehea. Bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak elkarren beharrean. Ta denak ATAUNDAR.

Bataz beste antzerkian, antzestuz batzuk, antolaketa lanetan besteak, 120 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro. Edadean 4 urtetik hasi eta 80 urtetik goragokoak.

Bestalde garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu nahi izaten dugu. Adibide bat jartzeko, jentilek menditik ekarritako harriak bi idik bultzatutako LERA baten ekarri genituen. Garai bateko tresna zaharren erakustoki eta eginkizuna azaldu.

  >Orria- 1 2

 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003