::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: ARANTZAMENDI

ATAUNGO UDALAREN ONURA PUBLIKOKO 2.015.1 zk. MENDIAN, AGAUNTZA IZENEKOAN, ARANTZAMENDI PARAJEAN, LARRATZEAK ARAUTZEKO ORDENANTZA.

Azken urte hauetan, Gipuzkoako Foru Diputazioak herri-larreak hobetu eta ustiatzen eduki duten esperientzia ona izan denez, orain beharrezko dela uste dugu larratze horiek baimentzeko mekanismoak eta erabiltzeko erak udal ordenantza batzuren bidez arautzea.
Horregatik, Ataungo Udalak bere mendiak antolatu eta ustiatzeko duen eskumenaren indarrez, Baso Administrazioak emandako arauak betez, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuak onartutako Udalen Ondasunen Erregelamenduko 39, 42 eta 101. artikuluetan ezarri bezala,

XEDATZEN DUT

I. titulua: XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Zera da ordenantza honen xedea Gipuzkoako lurralde historikoko Onura Publikoko Mendien Katalogoko 2.015.1 zk. mendian, Agauntza izenekoan, Arantzamendi parajean, larreak ustiatzeko arauak ematea.
Larratzea, mendi horrek izan ditzakeen ustiapenetako bat, mendia zaindu eta hobetzearekin bat datorren eran egin behar da, uztailaren 8an emandako Gipuzkoako Mendien 6/1994 Foru Arauari, indarrean dagoen Ataungo Onura Publikoko Zelaiak Antolatzeko Planari eta, batez ere, Larreak Ustiatzeko Urteko Planetan ezarritakoari jarraituz.

2. artikulua.- Larratze gaietan Ataungo Udalak eman ditzakeen baimenak bertako herritarren edo udal barrutian dauden nekazaritzako ustialeku edo finken titularren ganaduarentzat izango dira batez ere, behi, zaldi edo ardi espezietakoak izan eta umedun edo umerik gabeko abere emeak edota azienda berritzeko abereak badira.Zentzu horretan, larratzeko orduan lehentasuna izango dute artikulu honen aurreko paragrafoan ezarritakoa betez, Agauntzako auzo larreak, antolamendu baten barruan, ustiatzen ibili ziren titularren aziendek.

3. artikulua.- Ataungo Udalak, larreak ustiatzeko Urteko Planen bidez, zehatz ditzake zeintzuk diren larreratzeko tokiak eta denborak eta, era berean, espezieka larra dezaketen kantitatea ere. Ezarri eta arautu ditzake, era berean, aldi baterako edo iraunkorki aziendentzat sartzea debekatuta egongo diren larre tokiak, eta “hobetutzat” hartzen diren larre tokietarako baldintza espezifikoak jarri ere.

II. titulua: LARRATZEA BAIMENTZEKO BALDINTZAK

4. artikulua.- Ordenantza honek hartzen duen eremuan, oro har, larratzeko baimena eman daiteke behi, ardi eta zaldi aziendak dituzten abaltzainek ordenantzan dauden baldintza objektibo eta subjektiboak bete eta jarriko diren ustiatzeko kuotak ordaintzen badituzte.

5. artikulua.- Auzo larreak ustiatzeko udal baimena eska dezakete I. tituluko 2. artikuluaren barruan egon eta zerga eta auzo betebeharretan eguneratuta badaude.

6. artikulua.- Larratze erregimenean eduki nahi den aziendak behar bezala identifikatuta eta Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan izena emanda egon behar du eta, saneamenduari eta abereen mugimenduari buruz dagoen arautegia betetzeaz gain, Gipuzkoako lurralde historikoan, eta udalerri mailan udal agintariek ezar ditzaketen, derrigorrez betebeharreko guztiak bete beharko ditu.

7. artikulua.- Erabat debekatuta dago ahuntzak eta txerriak larreratzea ordenantza honek hartzen dituen mendietan. Behi, ardi eta zaldi aziendei bakarrik utz dakieke larra-
tzen, umedun edo umerik gabeko abere emeak badira, eta/edo azienda berritzeko abereak.



  >Orria- 1 2


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003