Euskara Castellano

 

• HASIERA
• DOKUMENTU FONDOA
• KLASIFIKAZIO KOADROA
• BILAKETAK
• ARAUTEGIA
• KOKAPENA
• HITZORDUA ESKATU
Dokumentu Fondoa
Identifikazioa Testuingurua Edukia Sarbiderako Baldintzak Lotura duen Dokumentazioa

Edukia

Fondo honetako serie artean bat azpimarratu daiteke eta hau da "Udaleko aktak" (1612. urtean hasita). Dokumentu hauetan hauteskunde eta izendapenak erregistratzen dira, udal karguarenak batez ere: alkate, zinegotzi, erregidore, idazkari, etab.. Kontzejuaren deliberazio eta erabakiak baita ere.

Beste serie bat "Udaleko kontuak" 1615. urtean hasita da, hemen udalerri garapen ekonomikoa ikus dezakegu. Kontuek udal gobernuaren gastu eta diru sarrerak, kontribuzio eta zerga bidez, ageriak uzten dituzte.

Serie handiena, dokumentu kopuru kontutan hartzen badugu, "Dokumentu judiziala" da (1462/1964). Alkate Arruntaren epaile atribuzioak dira kantitatearen zergatia. Gero, alkateak Lehenengo Instrukzio Epaia izan zen, eta, baita ere "Gipuzkoako Korregidorea"ren aginduak betearaztea zeregina zuen.

Ataungo Udal Artxiboak Udaleko Eskribauak egindako eskriturak gordetzen ditu, asko dira artxiboan daudenak. Eskribauak notario lana eta udal idazkari lana egiten zituzten. Serie honekin Ataundarren bizimodua ikus daiteke.


"Filiazio, kaparetasun eta odol garbiaren Autoak" da beste serie dokumental garrantzitsu bat (1590/1834). Dokumentu hauekin pertsona bat Gipuzkoa edo "Etxe Handi" batekoa zen egiaztatzen zuten.

Bukatzeko Udal mugarriekin lotutako dokumentazioa azpimarratu behar dugu (1595. urtean hasita), Ataungo mugak markatzen zituzten mendi eta lurren dokumentuak. Hau oso garrantzitsua da lur komunalak nola erabiltzen ziren ikusteko.

Konklusio moduan, Ataungo Udal Artxiboan dagoen dokumentazioak udalerri bizitza (sozio-ekonomikoa, politika, erlijio, etab.) erakusten digu.