Deskribapen-unitateak
Ataungo Udal Artxiboaren fondo historikoa dokumentazio originalarekin osatuta dago. Dokumentazio honen zati bat Ataungo Tourseko Martin Deunaren Eliz Parrokian gorde da eta beste zati bat udal instalaziotan. 2007. urtean bi zati hauek elkartu dira eta Udal Artxiboaren instalazio berrietan kokatu da dokumentazioa, udaletxearen eraikinean. Dokumentu zaharrena 1399. urtekoa da.
Dokumentuak, hobeto zaintzeko eta zabaltzeko, digitalizatu egin dira, kopia "master" bat dago eta beste kopia bat jendea erabiltzeko. |