Euskara Castellano

 

• HASIERA
• DOKUMENTU FONDOA
• KLASIFIKAZIO KOADROA
• BILAKETAK
• ARAUTEGIA
• KOKAPENA
• HITZORDUA ESKATU

 

Ataungo Artxibo Historiakoak aintzinatik sorturiko berezko agiriak gordetzen ditu. Aipaturiko agirien artean zaharrena 1399. urtekoa da. Udalerriaren bizitza ekonomikoa eta soziala garatzen zihoan heinean, agiri berriak sortuz doaz, eta eskribauak ziren hauen zaintzan arduratzen zirenek. Dokumentu guzti honi herritarrak eskribauei idazteko eskatzen zizkieten idatziak gehitu behar zaizkio. Dokumentazio bolumen honen aurrean beharrezkoa izan zen beraien zaintzarako artxibo bat sortzea.
Dokumentazio hau San Martingo Tours elizaren zaintzan egon da, lehenik sakristian eta ondoren parrokiako koruan, gaur egun ordea Udaletxean dago kokaturik.
Dokumentu fondoa Sailkapen taula baten oinarriturik dago, non hierarkikoki multzotan banaturik dauden atal, azpiatal eta bilduma dokumentalak.