::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






 
-Organo barrokoa
-Larruntza errota
-Pertsonaiak
-Ondare historikoa
-Jentilbaratza
-Kablea


:: ONDARE HISTORIKOA

Toursko San Martin Eliza (XVI-XVII). Aintzinako eliza zaharra (XIII) zegoen eremuan eraikia. Herrian, kristautasunaren lehen eraikuntza. Aldare nagusia ez dago sortalderuntz, ohitura den bezala, sartalderuntz baizik garai desberdinetan izan dituen eraikuntza eta aldaketa desberdinengatik. XVI. mendean Lazkanoko etxeak jabetu nahi izan zuen baina auzotarrek auzitara jo zuten eta 1581 urtean egin zen auzian arrazoia herriari eman zitzaion. Bere aurrekaldean harmarri bat du: gaztelu bat, gudari bat erdian duela Ataungo antzinako gazteluaren lekuko bezala beharbada.
Bere kalustran egin ohi ziren garai baten auzotarren batzarrak Udaletxea edo Konsejuetxea sortu zen arte. 1808 urterarte bertan hilobiratzen zituzten hildakoak aipatu urtean elizetan hilobiratzea galerazten zuen legearen agindurarte.

Udaletxea (XVII). 1658an eraikia.

Zubikoeta Jauregia (XVII). Zubikoetako Gabriel Kapitainak egindako jauregia.

Galbario Saindua (XVII). Astigarragako auzoan kokatua. Parrokian, erretore ekintzaile izan zen Telleriako Pedro Ortiz-ek sortu zuen. 1619ko agiri batetan hau irakurtzen da: "Kalbario Mendi zeritzan eliza bat egiteko baimena…" eskatu zuela eta bere 1632ko testamentuan hau esaten du: "… baita ere, kalbario Mendian, nere arimaren onerako bi meza agintzen dut… izan ere neronek eraiki arazi bait nuen Gurutzepekoen Kofradiarentzat".

Zelabear jauregia (XVI). Lazkaoko Jaunaren dorretxeetako bat.

San Gregorio Magnoren Eliza (XIX). Haitz tontor batetan kokatua dago. Arrate portuaren sartaldean. Antzinean hemendik zihoan Nafarroarako kaltzada, gero Bernoako lepotik zehar jarraituko zuena. Hasiera batean ermita zen. 1535eko agirietan bi aipatzen dira "…ermytas de San Gregorio e San Sebastian …". Birreraiketa desberdinak izan ditu baina nagusiena eta gaur duen gorputza izatera 1893an egindako eraberriketaren ondorioa da.

Santixabel Eliza (XX). Aia auzoan dago. Aurrez bazen beste eliza bat 1794an eraikia baina 1825ean erre egin zen. Auzotarrek beste bat erakitzea erabaki zuten eta 1911tik 1913ra bitartean auzolanean egin zuten bakoitzak ehun ordu baino gehiago eta 200 pezeta eman zutelarik.

Larruntza Errota. XV. mendean sortutakoa. Ikus ondarea saila.



Sara (XX).
Joxemiel Barandiaran bizi izan zen etxea. Joxemielek, Iparraldean erbesteraturik egin zituen (1936-1953) 17 urte, azken 13ak Sara herriko Bidartea etxean eginaz. Atauna itzuli baino lehen Sara etxea eraiki zuen (1952) Bidartea etxearen itxura berarekin. Bertan bizi izan zen hil zen arte (1991).





 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003