::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Organo barrokoa
-Larruntza errota
-Pertsonaiak
-Ondare historikoa
-Jentilbaratza
-Kablea


:: KABLEA

Belarsorta kableak, menditik baserrira egurra, orbela eta nagusiki belarra ekartzeko aidezko garraiobide harrigarri hau oraindik bada hainbat lekutan. Oso herri gutxitan garatu zen. Ataunen berriz, bereziki indar eta estimazio haundiko sistema izan zen. Gaur egun belarretarako soilik erabiltzen da.1996an egindako ikerketa lanean, 197 kable inbentariatu ziren; hauetatik, gaur, 32 daude zutik eta 17 besterik ez dira erabiltzen.

Ataun Agauntza ibaiak eta bere ibaiadarrek egin duten haran estu bat da. Bertan, oso distantzia laburrean altuera desberdintasun bortitzak deskribatzen dira. Ataun San Martinen dagoen Udaletxea 190 m.ko altueran dago eta inguruko mendiak 800 eta 900 m.ko altuera dute. Beraz, orografiaren arabera altura diferentzia nabaria da. Aipa ditzakegu: Arantzamendi 783 m.rekin, Atxurbi 770 m.rekin, Aitxu 968 m.rekin, e.a.

Nekazal lur egokienak eta lauenak ibai inguruan daude. Ibai eta errepidetik urruntzen den heinean malda agertzen hasten da, mendietako hegaletan hainbat eta hainbat baserri dauden auzo txikiak eratuz.

Baserrietan familia handiak hazten ziren eta denen laguntzarekin, eskulan ugaria aprobetxatuz, soro eta belardi sail handiak erabiltzen ziren.

Pixkanaka-pixkanaka lehen sektorea beste sektoreak bezala hurreratzen hasten da eta, nolabait ere, lana erraztera jotzen da; hau da, eskulana murriztera. Baserriak transformatzen hasten dira eta espezializazio baten barnean sartzen hasten da. Baserriko lana errazteko asmoz indartu zen lan tresna da KABLEA. Nekazal produktuen garraio sistema nagusia izatera iritsi zen Ataunen, bertako aldapa handiak aprobetxatuz.

Aipatu bezala, Ataunen baldintza fisikoak eta baserriaren ustiapen sistemak ondo egokitu ziren kableari esker.

Kablearen sorrera garbi zehaztea oso zaila da, baina esan daiteke 1920ko hamarkada inguruan hasi eta 1930eko hamarkadan zabalduriko lan tresna dela kablea.

Baserriko lana errazteko asmoz sartu zen garraio sistema da kablea. Garai haietan Ataungo mendi eta hegaletan ez zegoen biderik. Baserritarrek baserriko produktuak kabaileriaren bizkarrean edota beraien bizkar gainean garraiatzen zituzten. Lur sail handiak lantzen ziren. Gehienetan laboreak eta belarra zen nagusi. Gurdibiderik ez izatean, baserritarrak oinezko bidetik ibili behar zuen, oinez bi eta hiru ordu pasatuz zenbait lekutara iristeko. Ondoren, handik belarra, garoa edo beste edozein gauza ekarri nahi bazuten, zaldiekin ekartzen zuten. Nola bestela?

Hau dena aurrez esan den bezala herriak duen orografia zailari loturik dago, orografia maldatsua eta aldapatsua baita.

Baserriak mendien magalean aurkitzen zirenez eta direnez, kableak jartzeko ez zen inongo arazorik izan. Kableak duen baldintza bakarra da, bota behar den tokia iritsi behar duena baino altuago egotea. Modu horretan, erraz garraia zitezkeen nekazal produktuak, basoko egurra, e.a.

Hasieran aipaturiko urte horietan, 1920ko hamarkadan, industriaren garapenak eta teknologiaren aurrerapenak baserri munduari sistema eta materiale berriak eskaintzen dizkie; adibidez, kablea. Baina aldi berean eskulana kentzen hasiko zaie eta, horren ondorioz, erreztasun bila, kable sistema, erantzun egokia izango da eskulana murrizteko eta lana erosoago egiteko. Urte hauetatik aurrera izugarrizko kable pila jarri zen eta baita bere inguruan ofizio bat sortu ere.

Informazio gehiago: Ataungo Udalak, II. Ataun Aztergai Bekaren barnean Lourdes Altunak egindako “Kablea Ataunen” liburuan.

Lan honetan, kablearen historia, motak, elementuak, egungo egoera, eta bere inguruko gai ugari jorratzen dira. Izandako eta dagoen kable guztien inbentarioa, noiz jarriak izan diren, luzaerak, hizkera, planoak, argazkiak etabar aurkitzen dira.




 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003