::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Organo barrokoa
-Larruntza errota
-Pertsonaiak
-Ondare historikoa
-Jentilbaratza
-Kablea


:: LARRUNTZA ERROTA

Larruntza multzo hidraulikoa Ataungo San Gregorio auzoan kokatzen da Agauntza eta Lauztierreka ibaien urak jasoz. Bi errotak, burdinola, zerrategia, zentral hidroelektrikoa eta elementu hauek mugitzeko beharrezkoa den azpiegiturak -bi presa, bi ubide, bi aldaparo, etab.,- osatzen dute 6 mendeetan zehar martxan egon den konplexua.

Epe luze honetan, ordea, ez dira denak batera funtzionamenduan egon, historian zehar bakoitzaren garapena eta erritmoak oso desberbinak izan dira: errota, errota eta burdinola, errota eta errotatxoa, turbina eta zerrategia.

Errota, burdinola baino zaharragoa da. Burdinola errotaren infraestrukturaz baliatuz ezarri zuten. Errotaren lehenengo aipamena 1408koa da eta burdinolarena 1489koa. Era berean, burdinolaren bizitza motzagoa izan zen eta 1697 aldera erabiltzeaz utziko dute, nahiz eta errota eta errotatxoa martxan jarraitu. Errotatxoa bere erabilpenarekin jarraituko du XX. mendearen hasierarte, momentu horretan ura turbinaren tutuarekin kanalizatzen zuelarik. Turbina 1929an eraikitakoa da. Hortik aurrera funtsaz aldatuko du eta ehoketa gelditu ondoren makinaria aroztegi eta zerrategirako egokituko dute.

Ataungo ondarea berreskuratu eta zaindu nahiean, azkeneko urte hauetan Udal honek, Larruntza errota eta bere inguruan ekimen ugari burutu ditu.

1998an eta 1999an auzolandegiak burutu ziren ingurua garbitu eta txukunduz. 2000an Errotatxoren zati bat berritua izan zen. 2001ean Aranzadi Zientzi Elkarteari ikerketa arkeologikoa egiteko agindu zitzaion eta azkenik 2002an Larruntza multzo guztiaren erosketa burutu zen Udalaren esku geldituz bere jabetza.

Kontutan hartzen badugu Errota Nagusia aipatzen den lehen dokumentua 1408. urtekoa dela, pentsa genezake sei mende hauetan zenbat gauza gerta ote diren. Epe luze honetan, halabaina, ez dira egun aurkitzen diren produzio-gune guztiak aldi batera funtzionamenduan egon, historian zehar bakoitzaren garapena eta erritmoak oso desberdinak izan direlarik.

Une honetan Errotatxoko zerrategia eta kanal guztiaren eraberriketa proiektua aztertzen ari da Ataungo Udala. Bestalde Joxemiel Barandiaran eta Euskal Mitologiaren inguruan lantzen ari den proiektuan garrantzi haundia ematen zaio Larruntza multzo honi etorkizunerako oso elementu garrantzitsua bihurtuko delarik.




 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003