::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






:: San Martingo erdigunearen berreskuraketa



Ekimen ezberdinak biltzen ditu egitasmo honek. Horien garapena zertan den azaltzen da ondorengo lerroetan.

Etxebizitzak

San Martingo erdigune den Bikario-etxetik Artzubira bitartean etxebizitzak egitea da helburua. Barne Erreformarako Plan Berezia onartu zen lehenik, urbanizazio proiektua ondoren eta birpartzelatze proiektuak gero.

Jabekide eta sustatzaile ezberdinen arteko negoziaketak luzatzen ari zirela ikusita, Udala bera hasi zen lehen pausoak ematen, aukera hau aurreikusia bai zegoen Plan Berezia onartu zenean.

Lehen lehenik, bertan alokeran bizi zirenei beste bizileku batzuetara joateko aukerak eskaini eta beraiekin hitzarmenak izenpetu ziren. Hau egin eta gero, botatzea aurreikusten zen etxe bakoitzaren balioa ordaindu zitzaion jabe bakoitzari. Gastu hauei aurre egiteko, unitate horietan jabekide bakoitzak duen portzentajearen arabera diru-ordaina egin zezaten eskatu zien Udalak, eta horrela bideratu da.

Orain berriz, Urbanizazio lanekin hasi da Udala. Artzubitik Bikario-etxera bitarteko bi gune horietan, etxeak egiten hasi aurretik egin litezkeen urbanizazio lanak egingo dira. Deialdi publikoa egin eta gero Construcciones Iparragirre-ri adjudikatu zaizkio lan hauek. Lehen fase honen aurrekontua 109.630 eurotakoa da eta jabekideek ordaindu beharko dute dagokien portzentajeen arabera.

Honekin batera, Paskual iturritik Juanikoenea bitartean espaloi bat eraikiko da, gaur egun etxe-ateek errepidera ematen dute eta. Honen aurrekontua 52.460 eurotakoa da.

Lan hauek egin eta gero etxebizitzen eraikuntzarekin jarraitzea da helburua.

Uholdeetatik babesteko egitasmoa

Herritarrok ikusi ahal izan duzuen bezala, San Martingo auzunea uholdeetatik babesteko obra-lanak amaitzear daude. Agauntzak 220 m3/segunduko ur jaitsi zezakeen lehen zegoen moduan, eta orain berriz 315 m3/segunduko. Modu honetan nabarmen jaitsi da San Martingo auzunean genuen uholde arriskua.

Aipatzekoa da, egin diren zubi berriak bai ingeniaritza eta baita arkitektura aldetik ere erreferente direla.

Obra lan hauen aurrekontua 2.189.250 eurotakoa zen eta obrak amaitu eta likidapena egitean jakinaraziko da zenbateko kostea izan duten.

Mediku etxetik Intxaurrondora bide berria

Mediku etxetik Intxaurrondora bitarteko bidea eta azken honen ondoan autoentzako aparkalekua martxan dira. Injelan etxeak egin zuen proiektua eta beraren zuzendaritzapean Contrucciones Donostik egin ditu obra-lanak, hau izan bai zen Udalak eginiko deialdira aurkeztu zen enpresa bakarra. 406.499 eurotan adjudikatu zitzaion eta 412.644 eurotan likidatu da, izan diren ezusteko batzuk direla medio.

Kostu honi proiektu erredakzio eta zuzendaritza, lur erosketa eta antzeko koste batzuk gehitzen badizkiogu, ekimen honen koste osoa 536.380 eurotakoa izan da. Honi aurre egiteko Europear Batasunetik 225.000 euroko dirulaguntza jasoko du Udalak Foru Aldundiko Ekonomia Saila bitarteko.

Bide berri honen helburua ez da errepide nagusia ordezkatzea, baizik eta Intxaurrondo eta Ubarrieta bitartean bizi direnek autoz sarrera-irteerak herriko plazatik egin ordez Mediku etxe eta Ubarritik egitea. Horrela posible izango da, San Martingo plaza berriro herritarron elkargune bilakatzea, orain 30 urte zen bezala.

Altzanipe eta Lizardi inguruan aparkalekuak

Gune honetan bidea nahiko estu gelditzen da autoak bi aldeetan aparkatuta egoten direnean. Lehen egin ziren urbanizazio proiektuetan mendi aldea aparkaleku bezala aurreikusi ez bazen ere, egunerokotasunak horren beharra badela erakutsi du. Horri irtenbide bat eman nahian, Altzanipe eta Lizardi parean mendiari zati bat jan egingo zaio bertan autoek ilaran aparkatu ahal izateko. Lan hauen aurrekontua 30.000 euro ingurukoa da.



< Itzuli

 

 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003