::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






:: Joxemiel barandiaran kultur parkea


Aurrez ezagutzen den bezala, Udalak, K6 eta Xabide enpresei agindua zien Joxemiel Barandiaran ardatz hartuta egin asmo den interpretazio zentroaren proiektua. Urtebete luze lanean aritu eta gero, 2002ko abenduan aurkeztu zuten proiektua Udaletxean. Proiektu hau egiterakoan, bai taldeka eta baita banaka ere, gaiarekin zerikusia izan zezaketen elkarte eta pertsona ezberdinekin izan dira elkarrizketak, gero proiektua egiterakoan iritzi ezberdinak kontutan izateko ahalegina egin delarik.

Joxemiel Barandiaranen irudia, nortasuna, lanak eta horrek euskal kulturaren azterketan izan duen garrantzia berreskuratu, aintzatetsi eta ezagutaraztea izango da egitasmo honen zeregina. Hori guztia, ikuspegi abangoardista eta unibertsalarekin egin nahi da, betiere Ataungo garapena modu jasangarrian eta herritarren partaidetza oinarritzat harturik, Ataun ezagutzera emateko helburuarekin.

Gainera, inguruko sektore turistikoari bultzada bat eman nahi zaio, honek ekonomiaren garapenean berebiziko garrantzia izango duela uste baita. Horrela bada, turismoaren eta kulturaren alorrean politika integrala egin nahi da.

Kultur proiektu dinamikoa, garaikidea, herriarekiko lotua eta parte-hartuzkoa izatea da helburua. Apustua joera berrietara irekita egongo den zentro bat sortzea da. Zentro hori, bere esparruan erreferente dibulgatzaile eta zientifikoa izatea da helburua.

Bi jarduera-eremu izango ditu egitasmo honek. Bata zientziaren eremukoa, ikerketan oinarrituko dena, zehazki ikerketa antropologiakoan, etnografikoan... betiere euskal kultura ardatz nagusi hartuta; eta bestea, dibulgatzailea, hedatzailea... aisiaren eta hezkuntzaren ikuspegitik kultur turismoa hedatzea izango du helburu, kultur eta natur baliabideetan oinarrituta eta batez ere Joxemielek horrenbeste landu zuen euskal mitologia jorratuz.

Kokamen fisikoari dagokionean, Murkondo auzoa izango da erdigunea, Ataun eta Aralar bere osotasunean jorratuko badira ere. Sara etxea bere horretan errespetatuz, alde batetik harrera gune eta erakustoki izango den interpretazio zentro izateko Aldakotxo baserria eta bere ondoan eraikiko litzatekeen eraikin berri bat planteatzen dira. Bestalde, ikerketa gune Larruntza errota egokitzea proposatzen da. Horrez gain, Murkondo auzoko eremu ezberdinak gaikako parke bat eratzeko proposatzen dira.

Proiektu honetan, zentro honen kudeaketarako Fundazio bat sortzea proposatzen da, osaketa eta antolaketa irizpide batzuekin. Era berean bai eraikuntza eta baita kudeaketaren azterketa ekonomiko bat egin da, bertan ekimen honek urtean 21.464 bisitari izan ditzakeela aurreikusi delarik.

Proiektua bere osotasunean gauzatzeak 7.104.697 euroko aurrekontua izango luke, baina begi bistan da, hau faseka burutu beharko litzatekeela eta finantziazio iturriak lortzen diren heinean.

Proiektua aurrera eramateko 5 urtetako plangintza bat proposatzen da, eta Udalak 2003an proiektua bera zabaldu, honen inguruan ahalik eta adostasun handiena lortu eta finantziazio iturriak lortzen hasteko asmoa agertu du.




< Itzuli

 

 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003