::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa





 ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZAREN ARAUTEGIA
 HERRIALDE BEHARTSUENEKIKO LANKIDETZA
 
KULTUR ETA KIROL EKINTZEN DIRULAGUNTZAK


:: ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZAREN ARAUTEGIA

Arautegi honen xedea, Ataungo herrian eskaintzen den etxez-etxeko laguntza zerbitzua arautzea da.
Udalerrian bizi eta biztanlegoaren udal erroldan hiru urte baino gehiagoko epean izena emanda dauden pertsonak izango dute zerbitzua eskatzeko eskubidea.
Zerbitzua ematean parte hartzen duten entitateak bi dira, batetik Ataungo Udala eta bestetik Foru Aldundia. Ataungo Udalaren esku gelditzen dira autonomoak diren adineko pertsonak eta Foru Aldundiaren esku berriz ezinduak, hau da, autonomoak ez direnak. Horretarako zerbitzuaren eskatzaileari azterketa tekniko bat egiten zaio eta azterketa horren emaitzaren arabera baloratzen da, noren eskumenekoa den zerbitzu hori.
Beraz hemen bi arautegi desberdinduko ditugu, batetik autonomen kasuan Ataungo Udalaren arautegia eta bestetik ezinduen kasuan Foru Aldundiaren arautegia.

ATAUNGO UDALAREN ARAUTEGIA

1. Helburu sozial hauek dira:

 - Inkapazitatearen ondorioz beraien independentzia pertsonala mugatua duten     pertsonen marjinazioa edo aislamendu arriskua ekiditzea.
 - Laguntza bidez erabiltzaileak bere kabuz egin ezin duena bideratzea.
 - Behar sozial hau betetzean, familiaren eta pertsonen arteko elkartasunaren    eginkizuna osatzea.
 - Ohitura desegokiak zuzentzea.

2. Udalalak Etxez-etxeko Zerbitzuan duen kopetentzia Gizarte Ongizate Batzordeak edota Udalbatzak garatuko dute, udaleko gizarte laguntzailearen bitartez.

3. Zerbitzua behar duten pertsonek eskaera aurkeztuko diote Udaleko gizarte laguntzaileari. Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

 - Nortasun agiri nazionala.
 - Familigunearen urteko sarrerak.
 - Eskaera egin den aurreko hileko nominaren kopia .
 - Zerga Aitorpenaren kopia.
 - Aparteko gastuen ziurtagiriak, bere kasuan.
 - Mediku ziurtagiria.
 - Ondasunei buruzko Ogasunaren ziurtagiria.
 - Azken 5 urteetan ez duela ondasun aldaketarik egin ziurtatzeko, Foru Ogasunak   emandako agiria.
 - Udalak interesgarritzat jotzen duen beste edozein agiri.

4.
Zerbitzuaren eskaintza maiztasunari buruz hartzen den erizpideari jarraiki, eguneko gehienez ere 2 ordutako laguntza eskeiniko da, astelehenetik ostiralera. Bestelako maiztasuna eskatzen den kasuetan Gizarte Ongizateko Batzordeak edo Udalbatzarrak aztertu eta erabakiko du.

5.
Eskatutako laguntzari baiezkoa ematerakoan azalduko dira Zerbitzuko langileak egin beharko dituen lanak, orduak, onuradunak jarri beharreko diru kopurua, zerbitzuaren gutxieneko iraupena edo behin behingotasuna.

6.
Zerbitzuaren finantzaketa Udalak bere aurrekontuetan finkatuko duen kopuruaren bidez eta onuradunaren ekarpenen bidez egingo da.

7.
Onuradunaren aukeren arabera eta baremoaren arabera zehazten zaion kopurua jarriz, onuradunak edo/eta familiak zerbitzuaren finantzaketan eskuhartu egin beharko du.


FORU ALDUNDIAREN ARAUTEGIA

1. Dekretu honek, adineko pertsonentzako etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek egin behar duten ekarpena arautzen du.

2. Erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko orduan, balorazioko osagai hauek hartuko dira kontuan: errenta, ondarea eta famili unitateko edo, bere kasuan, elkarbizitza unitateko kide kopurua.

3. Diru iturriak honoko hauek dira: lan etekinak, kapital higigarri zein higiezinaren etekinak eta enpresa edo lanbide jardueren etekinak.

4. Gizartekintzak urtero erabakiko du adineko pertsona ezinduentzako etxeko laguntza zerbitzuaren orduko gehieneko tarifa.

5. Zerbitzua Gizartekintzak eta erabiltzaileak ordainduko dute, azken horrek bere diru baliabideen arabera beti ere. Erabiltzaileak egin beharreko ekarpena zehazteko Gizartekintzak horretarako ezarritako baremazio taula aplikatuko du.

6. Urtero berrikusiko da erabiltzailearen ekarpena, haien errenta eguneratuak doitzearren.

7. Erabiltzaileren batek Etxeko laguntzaz gain beste gizarte zerbitzuren bat jasotzen badu, lehendabizi etxeko laguntza baloratuko da, eta ondoren bestea.



 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003