::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






 ATAUNGO EUSKARA
 FONETIKA ETA FONOLOGIA
 MORFOLOGIA
 KONTU ZAHARRAK

:: FONETIKA ETA FONOLOGIA

1.1. Bokalismoa: Bokal luzeak oso maiz gertatzen dira:

- bi bokal berdinak direnean, alegia, antzina tartean h zelako susmoa agertzen denetan: zu(h)ur (xuurre), sahatsa (saatsea), o(h)oltza (ooltzea)...
- hitz konposatuetan eta eratorrietan: antolatu (antolaau)...
- bokal arteko kontsonantea galtzean: bada (baa), berehala (beela), e(r)e (ee)...
- Hitz bukaerako bokala + mugatzailea loturetan ere maiz agertzen da bokal luzea: astoa (astoaa)...
- ergatibo singularreko eta pluraleko formetan hitz oina –e, -i, -o eta –u-z amaitzen denean: neskatoak (neskatook)...
- Datibo singularreko nahiz pluraleko formetan: umeoi (umeooi)...
- Genitibo singularrean zein pluralean: apaizen (apaizeen)...
- Inesibo singularrean: kopetan (kopetaan)...
- Instrumentaletan gehienetan: ikusiz (ikusiiz)...
- Leku-denborazkoetan, pluralean.

Laburbilduz edo esan dezakegu Ataungo hizkeran, hitz-oina –e, -i, -o edo –u bokalez bukatzen den hitzetan, marka beraz agertzen dira absolutibo plurala, ergatibo singularra eta plurala, datibo singularra eta plurala,

Bestalde, a + a > ea disimilazioa eta ondoren ea > ee bokal luzea.
Asimilazioaren ondoren ere sortzen dira: polittaago, bizkorraago, igoore, emanee, txikiiñak...
Aditzekin ere gauza bertsua gertatzen da, inpertsonalean nahiz hitanoan: nittuun, dijootzea, juun, zaaren, baauzkeaa, eman zootzea...
Erakusleekin: oori (hauei), aantzat (haientzat)...

-a > -e bihurtzen da i/u bokalen eraginez.
Aldaketa hau Euskal Herri osoan nahikoa arrunta bada ere, maiztasunik handiena Nafarroa Garaian, Gipuzkoako hegoaldean eta Bizkaiko eremuan du.
Ataungo hizkeran ere oso, oso sarri ematen da bilakaera hau.

-i/-u + -a ingurunean a > e bilakatzen da.
Bokalaren ondoren: sarie, belarrie, liburue...
Diptongoaren ondoren: maaie, ardagaaie...
-i/-u gehi konts.+ a= e: jostune, mardule, belaune...

Salbuespenak salbuespen, deklinabideko kasu desberdinetan gertatzen dela hau esan daiteke.

Morfema barruan, oro har, ez da bilakaera hori ematen, baina zenbait kasutan bai, esate baterako: izin al aiz? (izan al haiz?), eduki aditzaren adizkietan, -tza pluragilean...

Hiatoaren aldaera:
A + a > -ea disimilazioa: galderea, mezea, lerea, patatea...

-a + -e > -a


a itsatsiari gehienetan eutsi egiten zaio

o > u dardarkariaren aurrean: orduan: urduun...
sudurkari aurrean: nunbait

-ai/-ei > i: beziñ,

Asimilazio-bustidura oso nabarmena da.


1.2. KONTSONANTEAK

1.2.1. Asimilazio-bustidura
1.2.2. Ataunen oso ugaria da asimilazio-bustidura.

I bokalaren ondoko bustidura oso maiz agertzen da, baina ez beti, zenbaitetan bi formak agertzen dira: ibilli/ibili; ..

Sudurkarien bustidura ere oso arrunta da: erraiñe...

´T´ kontsonantea ere sarri bustitzen da, zenbaitetan bi formak, bustia eta ez-bustia ageri dira: dittut, zurittu...

Bustidura nagusiak

- Albokoaren bustidura ia erabatekoa da. Zenbaitetan bi eratara agertzen da: gau-beilla, maillea...
- Sudurkariaren bustidura ere ia erabatekoa da: soiñean, gaiñea...
- Hortzeko herskari ahoskabea bustiduraz nahiz bustidurarik gabe. Batzuetan bi eratara: gaittuk/(n), maittea...

Neutralizazioa:

Erdal mailegu berrietan ia erabatekoa da: pazientzie...

Sudurkarien ondoren:

- ´omen + aditza´ loturetan, gehienetan afrikatua ageri ohi da: ementzoon...
- Partizipio + laguntzailea loturetan ere afrikatua oso maiz ageri da: ikusitzoon...
- Aditz izena + laguntzailea, gehienetan frikariari eutsi egiten zaio: ikusi zoonen..., halere, zenbaitetan, afrikatua agertzen da: emantzoon...
- Dardarkariaren ondoren, gehienetan frikariari eusten zaio: zertzea...

“EZ” partikularen eta aditz laguntzailearen arteko sandwietan gertatzen diren neutralizazioak:

- txistukaria + txistukaria > afrikatua (z +z ? tz)
- txistukaria + herskari ahostuna > herskari ahoskabetua gehienetan: ez do...
- txistukaria + sudurkaria > txistukaria, gehienetan eutsi egiten zaio: ez nau..., batzuetan galdu egiten da: ezneok...

Bokal arteko frikarientzako ahostunen eta dardarkarien galera:

Bokal arteko frikari ahostunen eta dardarkariak maiz galtzen dira:

- Frikarientzako ezpainkari ahostunaren galera: ama(b)atenak..., baina, kontsonante hau ez da beti galtzen:
- Frikarientzako horzkari ahostunaren galera: zi(d)aan...
- Frikarientzako ahostun belarearen galera: de(g)u..., baina galera ez da erabatekoa: xagua, hagea...
- Dardarkari bakunaren galera: be®e...
- Dardarkari gogorraren galera: aatsaldea...

d>R bilakaera.

- Sarri samar d > r bilakatzen da: irie (idie), patxarea (patxada)...
- P: beste euskalki batzuetan bezala, maileguetan “f-ren” ordez p aurki daiteke: perie, prankotan...
- Ani > ai eta uin > ui
- H > g: legoia...



 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003