::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






:: Larruntza errota



Ataungo ondarea berreskuratu eta zaindu nahiean, azkeneko urte hauetan Udal honek, Larruntza errota eta bere inguruan ekimen ugari burutu ditu.

Auzolandegiak egitetik hasi zen 1998 eta 1999an. Ondoren, 2000an Errotatxoren zati bat berritua izan zen. 2001ean Aranzadi Zientzi Elkarteari ikerketa arkeologikoa egiteko agindu zitzaion eta azkenik iaz 2002an Larruntza multzo guztiaren erosketa burutu da.

Esan bezala 2001ean ikerketa arkeolojikoa burutu zen. Bertan, errota, errotatxo eta inguruaren txosten historioa eta lanabes, tresna eta dagoen baliozko gauza guztien inbentariaketa egin zen. Besteak beste azpimarratzeko datu interesgarri ugari azaldu dira.

Kontutan hartzen badugu Errota Nagusia aipatzen den lehen dokumentua 1408. urtekoa dela, pentsa genezake sei mende hauetan zenbat gauza gerta ote diren. Epe luze honetan, halabaina, ez dira egun aurkitzen diren produzio-gune guztiak aldi batera funtzionamenduan egon, historian zehar bakoitzaren garapena eta erritmoak oso desberdinak izan direlarik.

Bestalde badirudi errota, burdinola baino zaharragoa dela. Errotaren lehen aipamena 1408koa da eta burdinolarena 1489koa. Era berean burdinolaren bizitza motzagoa izan zen eta 1697an aldera erabiltzeaz utziko dute nahiz eta errota eta errotatxoa martxan jarraitu. Errotatxoak bere erabilpenarekin jarraituko du XX. mendearen haserrarte. 1929an eraikiko da turbina eta hortik aurrera funtsaz aldatuko da eta ehoketa gelditu ondoren makinaria, aroztegi eta zerrategirako egokituko dute.

Era honetako datuak eta sei mende hauetan herrian izandako hamaika gorabehera ere azaltzen dira multzo honen inguruan, Markesarekin izandako borrokak, herritarren arteko liskarrak, zenbat aldiz izan diren desenginduak, ... Benetan Ataungo historia eta gure arbasoen bizimodua gertutik ezagutzeko aukera ederra eskeintzen du. Lan honen aurkezpena 2001eko abenduaren 27an egin zen San Gregorio Elkargunean.

Eraberriketa lanarekin jarraitzeko derrigorrezkoa jotzen zuen Udalak bere jabetzakin egitea. Izan ere diru publiko asko sartzen ari bait da proiektu honetan. Hori ere burutu da izan ere 2002ko azaroan sinatu zituzten Larruntza multzo guztiaren salmenta-erosketako eskriturak Jabier Garaialde Jaunak alde batetik eta Aitor Auzmendi alkateak bestetik, non Ataungo Udala jabe egiten den €gatik.

Une honetan Errotatxoko zerrategia eta kanal guztiaren eraberriketa proiektua aztertzen ari da Ataungo Udala. Bestalde Joxemiel Barandiaran eta Euskal Mitologiaren inguruan lantzen ari den proiektuan garrantzi haundia ematen zaio Larruntza multzo honi etorkizunerako oso elementu garrantzitsua bihurtuko delarik.




< Itzuli

 

 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003