::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






:: Herribide zaharra
 
 Ergoienatik San Gregoriora eta San Martindik Lazkaora

Duela urte batzuk San Gregoriotik San Martina bitartean Herribide Zaharra berreskuratze lanak egin ziren. Geroztik ibilbide honek erabilera handia izan du, eta horrek bultzatu du Udala, auzoz auzo oinezkoentzat ibilbide bat izateko helburuarekin jarraitzera.

Oraingoan, Ergoienatik San Gregoriora eta San Martindik Umarkiko zubiraino (Lazkaoko muga) bitarteko proiektuak egin dira Basoinsa enpresaren bitartez. Gune gehienetan lehengo bideak galduta badaude ere, proiektua egiterakoan lehen zirenak berreskuratzeari eman zaio lehentasuna, eta arrastorik ez edo akzesibilitate egokirik ez den tokietan erreka ondoan bide berriak egokitzea proposatu da.

Ergoienatik San Gregoriora bitartekoak 1.833 metro ditu eta errekaz mendebaldetik joango da ibilbide guztian. Ergoienako zubitik, Urbitarte sagardotegi atzetik, Gomensorosaletxeko zubitik, Iturritzako zubira, eta handik presa ondotik San Gregoriora lehengo bidearekin lotura eginez. San Martindik Umarkira bitartekoak berriz 1.330 metro ditu eta Urkiola ingurura bitartean errekaz mendebaldetik joango bada ere, hemen ur-neurketarako estazioan dagoen zubia gurutzatu eta ondoren errepidea ere gurutzatuta, honen ekialdetik Umarkira joango da, hemen Lazkao erdigunetik datorren ibilbidearekin lotura eginez.

Ergoienatik San Gregoriora egokitzearen aurrekontua 98.196 eurokoa da eta San Martindik Lazkaorakoarena 64.713 eurokoa. Honi proiektuaren erredakzio eta zuzendaritza lanak gehitu behar zaizkio eta nola ez, lur-zoru eta bertan diren zuhaitzen erosketa.

Udala Ergoienatik San Gregoriora bitartekoarekin hasi da, hau bideratutakoan San Martindik Lazkaora bitartekoari heltzeko asmotan. Lehenik lur jabeekin adostasuna lortu eta ondoren obra-lanekin jarraituko da. Obra lanak adjudikatzeko deialdi publikora bi enpresa aurkeztu ziren, eta proposamenik onena Koldo Kerejeta S.L.rena izanik, berari adjudikatu zitzaizkion lanak eta dagoeneko horretan dihardu.



< Itzuli

 

 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003