Euskara ikasten duten herritarrei laguntzak emateko oinarriak
 
1- Xedea:
 
Deialdi honen helburua 2006-2007 ikasturtetik aurrera euskara ikasten dabiltzan herritarrentzako dirulaguntza emateko baldintzak arautzea da.
 
2- Onuradunak:
        
Euskara ikasten ari diren herritarrek, dirulaguntzak jasotzeko ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
          
-         Eskatzailea 16 urtetik gorakoa izatea.
-      Ataunen erroldatua egotea.
-        HABEk homologatuetako zentro batean euskara ikasten aritzea.
 
3- Bete beharreko baldintzak:
 
Diruz lagunduko diren ikastaro-moduluak HABEk ikasturtero ezartzen dituen irizpideak jarraitzen dituztenak izango dira.
 
Horretaz gain, ikasleak gutxienez %90eko asistentzia egiaztatu behar du eta ikasturtean gutxienez urrats bat gainditu behar du.
 
4- Aurkeztu beharreko agiriak:
 
Euskara ikasten ari den herritarrak honako agiriak aurkeztu beharko ditu:
 
a) Matrikula-ordainagiriaren fotokopia
 
b) Euskaltegiko Agiria, ikastaroaren ordu kopurua, eskatzailearen asistentziaren eta ikasleak ikastaroaren hasieran zuen maila eta ikastaroaren bukaeran lortutako mailaren berri ematen duena.
 
c) NAren fotokopia
 
d) Diru-etxeren bateko kontu korronte zenbakia
   
e) Beste dirulaguntzarik izan ez duela adierazten duen agiria.
 
5- Diru laguntzen zenbatekoa: 
 
Udalak urtero bere aurrekontuetan diru kopuru bat izendatuko du euskara ikasten ari diren herritarrei laguntzeko. 2007 urtean 1.500 euro esleituko dira. Udaletxean aurkezten diren eskaerek diru-kopuru hori gainditzen badute, dirua proportzionalki banatuko da eskatzaileen artean.
 
Arautegi honen baldintza guztiak bete ondoren, euskara ikasten ari den pertsonari ordaindutakoaren %50a itzuliko zaio.
 
Diru laguntza hauen %80a HABEren 1.mailarteko (6.urratsa) euskara ikasten ari direnentzat izango da eta %20a maila hortik gora ikasten ari direnentzat.
  


Más Noticias
Portada