4.7. Zaharren egoitzan sartzeko eskaera
::AZALPENA:

 - Adineko pertsonentzako egoitzek laguntza osoa eskaintzen diete bertan bizi diren adinekoei -ostatua, mantenua eta laguntza- bakoitzaren egoerari eta beharrei egokituta..
 
::BALDINTZAK:
 
- 60 urte beteta edukitzea
- Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
- Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
- Elkarren arteko bizitza larriki galarazi dezakeen portaera nahasmendurik ez izatea, bereziki prestatuta dauden zentroetan izan ezik.
- Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea.

::BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:

- Eskaera‑inprimakia beteta.
 
- Famili unitateko kide guztien NAren fotokopia.
 
- Famili unitateko kide guztien Errentaren gaineko  Zergaren fotokopia eta Ondarearen gaineko Zergarena;  behartuta egon ezean, pentsio edo bestelako edozein irabaziren agiriak, eta ondasun higikor eta higiezinen zinpeko aitorpena.

::DOKUMENTAZIOA LORTZEKO ERA:

- Udal Gizarte Zerbitzuen bulegoan.

::BULEGOKO ORDUTEGIA:

- 09:30 etatik 16:00etara. (asteartea eta ostirala).
 
::HARREMANETARAKO TELEFONOA: 943 180011

::FAX: 943 180111

::INTERNET HELBIDEA: gizartezerbitzuak@ataun.eus


Archivos adjuntos:
Zaharren egoitzan sartzeko eskaera (inpresoa) [115 Kbs.]
Zaharren egoitzan sartzeko eskaera (inpresoa) [97 Kbs.]

Más Noticias
Portada