4.2. Eguneko zentroan sartzeko eskaera
::AZALPENA:

 - Eguneko Zentroa, familiako egoera, gizarte-egoera, ezintasun fisiko edo/eta psikikoagatik mugatuta edo  autonomiarik gabe eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza beharrean dauden 60 urtetik gorako pertsonei laguntza osoa eskaintzen dien zerbitzua da.
 
::BALDINTZAK:
 
- 60 urte beteta edukitzea
- Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera eguna aurreko azken 24 hilabeteetan, edo Gipuzkoan jaioa izanik azkeneko 10 urteetan gutxienez 24 hilabete bertan bizi izatea.
- Bere osasun egoeran ez azaltzea osasun erakundeetan zaintza jarraituaren beharrik.
- Zentroko elkarren arteko bizitza galaraz dezakeen portaera nahasmendurik ez edukitzea.
- Adineko pertsona ezindutzat hartua izatea.

::BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:

- Eskaera‑inprimakia beteta.
 
- NAren fotokopia.
 
- Medikuaren txostena, erabiltzaileari eman behar zaion tratamendua adieraziz.
 
- Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
 
- Diru‑sarreren  frogagiria.
 
- Zerbitzu‑prestakuntzagatiko tasaren kobratzea egin litekeen banketxearen izena eta kontu korrontearen zk. 20 digituekin.

::DOKUMENTAZIOA LORTZEKO ERA:

- Udal Gizarte Zerbitzuen bulegoan.

::BULEGOKO ORDUTEGIA:

- 09:30 etatik 16:00 etara. (asteartea eta ostirala).
 
::HARREMANETARAKO TELEFONOA: 943 180011

::FAX ZENBAKIA: 943 180111

::INTERNET HELBIDEA:  gizartezerbitzuak@ataun.eus


Archivos adjuntos:
Eguneko zentroan sartzeko eskaera (inpresoa) [115 Kbs.]
Eguneko zentroan sartzeko eskaera (inpresoa) [97 Kbs.]

Más Noticias
Portada