2. Obra Baimenak
::AZALPENA:
Oin berriko eraikin edo instalazio mota guztiak eraikitzea Mota guztietako eraikin eta instalazio handitzea. Mota guztietako eraikin eta instalazioen egituran eraginkorrak diren berritze edo aldaketak. Mota guztietako eraikin eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketak. Obra txiki deitzen diren egintza horiek egiteko; hala nola, finka, orube eta lursailen itxiturak egiteko; obretako hesi edo babes itxiturak jartzeko; letrero, iragarki, errotulu, olanak eta markesinak jartzeko; eta orokorrean, artikulu honetan aipatutakoen artean ageri ez badira ere, eraikinen kanpoaldean edo bide publiko nahiz gune irekietan egingo diren obra guztiak. Borda, txabola, berotegi, mintegiak eta abar egitea. Bizitoki, lojamendu edo atseden gune bezala behin-behinekoz nahiz behin-betikoz erabil daitezkeen aurrez fabrikatutako eraikin, karabana, rulote, estalpe eta beste edozein elementu instalatu, ezarri edo lurrean finkatzeko, inolako zimentaziorik behar ez badute ere. Ibilgailuak, makinak, materialak edo bestelako elementuak utzi edo biltegi izateko edozein lursail mota erabiltzea. Kanpinak edo akanpada lekuak ezartzea. Bideak eta pistak ireki edo hobetzea, jabetza pribatukoak izanda ere. Hareak erautzi eta harrobiak nahiz meategiak ustiatzea. Zuhaitzak moztea eta suebakiak irekitzea. Zuhaiztiak landatzea. Lubetak eta zundaketak egitea. Lurrerauzketak, lubetak eta antzerako beste lan batzuk egitea.
::BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:
- Obra egiteko eskabidea.
- Aurrekontua.
- Kasuaren arabera: proiektuak edo planoak eta krokisak.
- Laneko segurtasunerako oinarrizko azterketa(kasuaren arabera).
::DOKUMENTAZIOA LORTZEKO ERA:
- Udaletxeko hiritarren arretarako bulegoan.
::BULEGOKO ORDUTEGIA:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00.
::HARREMANETARAKO TELEFONOA:
(943) 180011
::FAX:
(943) 180111
::INTERNET HELBIDEA:
udala@ataun.eus
Archivos adjuntos:
Obra Baimenak (inpresoa)
[74 Kbs.]
Obra Baimenak (inpresoa)
[22 Kbs.]
Más Noticias
Portada