Otso festa
Ikas kurtsoari amaiera emateko, ekainaren zehar antolatzen diren kirol eta kultur ekimenei deitzen zaio
OTSO FESTA.
Bertan zenbait ospakizun bihurtzen dira nagusi.
SARI BANAKETAKO AFARIA.
Hemen urteko kirol desberdinetako txapelketetako irabazleei banatzen zaie sariak. Baita ere Herriko Urrezko Otsoa ematen zaie arrazoi batengatik edo besterengatik destakatu diren herritarrei.
BERTSO ETA KANTU AFARIA.
Afari honetan herriko bertsolari, bertsozale, abeslari eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Bertan banatzen den liburuxka baten bitartez afal ondoren eder bat pasatzeko une paregabea izaten da bertso eta kantu bidez.
HERRIKO MUSIKA IKASLEEN eta OTSOAK DANTZA TALDEAren JAIALDIA.
Jaialdi hau oso ekimen garrantzitsua bihurtzen da izan ere ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera ederra bait dute.
Hauezaz gain, ardo kata ikastaroa, antzerkia, musika kontzertua, etabar antolatzen dira.
Más Noticias
Portada