Ataungo
Multimedia Artxiboa
euskara | castellano
 
  Bilaketa aurreratua
 

Arautegia

 

ATAUNGO UDAL MULTIMEDIA ARTXIBOAREN ARAUTEGIA

Ataungo Udal Multimedia Artxiboa behar bezala antolatua eta erabilia izan dadin, ondorengo arautegia betetzea nahitaezkoa izango da.

  • 1. ARTIKULUA - Ataungo Udal Multimedia Artxiboa Udaletxeko zerbitzarian kokatua dago.
  • 2. ARTIKULUA - Udal Multimedia Artxiboa zerbitzu publikoa denez gero, edozein pertsonak kontsulta egiteko erabil dezake.
  • 3. ARTIKULUA - Udal Multimedia Artxiboa erabiltzeko ordutegia udaletxeko idazkariak lan egiten dituen larunbatetan goizeko 09:30etatik eguerdiko 12:30etara izango da.
  • 4. ARTIKULUA - Udal Multimedia Artxiboa erabili nahi duenak, Udalak horretarako prestatu duen eskaera orria aurrez bete beharko du. Bertan bere datu pertsonalak jarriz gain, bere ikerketa gaiaren berri eman beharko du.
  • 5. ARTIKULUA - Udal Multimedia Artxiboa erabiltzeko eskaera orria bi eratara egin daiteke: www.ataun.net bidez edo Ataungo udal bulegoetan eskura egongo den inprimakia betez.
  • 6. ARTIKULUA - Artxiboko erabiltzaileak dokumentu digitalizatuak kontsultatuko dituzte. Artxiboko dokumentu originalen bat kontsultatu nahi bada, aldez aurretik eskaera orrian arrazoitu beharko da horren zergatia. Alkatearen esku egongo da eskaera onartzea ala ez.
  • 7. ARTIKULUA - Dokumentu guztiak lizentziapean daude eta kopiak lortzeko udalean baimena eskatu behar da eta Udalak ezarritako prezioen arabera ordaindu beharko da. Ikerlariek baimena eskatzeko inprimaki bat bete beharko dute.
  • 8. ARTIKULUA - Kontsulta aretotik inoiz ez da jatorrizko dokumenturik aterako.
  • 9. ARTIKULUA - Ataungo Udal Multimedia Artxiboa (AUMA)tik ateratako edozein dokumentu edo datuk duen lizentziaren baldintzaren arabera lotuta egongo da. Erabiltzen den dokumentu bakoitzean jabearen izena eta jatorria jarri beharko dira.

Ikerlariren batek, Ataungo Udal Multimedia Artxiboa (AUMA)tik ateratako datu edo dokumentuan oinarritutako edozein lanen bat publikatuko balu, ale bat Ataungo Udalera bidali beharko luke eta lan hau Ataungo Udaleko dokumentazio fondoa izatera pasatuko litzateke.

Ataunen, 2009ko urtarrilaren 12an.