Castellano  Català  Euskara  English  Francais 
Ataungo Udala Ataun
   TOKIA: Euskara/ TURISMOA/ Ondarea/ JENTILBARATZA
UDALA
ALKATEA ETA ZINEGOTZIAK
UDAL ANTOLAKUNTZA
HELBIDEAK
UDAL BATZARRAK
UDAL ARAUTEGIA
ON LINE ZERBITZUAK
AURREKONTUAK
PROIEKTUAK
AZPIEGITURAK
IRADOKIZUNAK ETA KEXAK
AZKEN BERRIAK
UDAL TRAMITEAK
BAKE-EPAITEGIA
LIBURUTEGIA
BERDINTASUN PLANA
MEMORIA HISTORIKOA "IRAGANA GOGORA EKARTZEN"
LEHENGO ETA ORAINGO ATAUN LIBURUAK
ATAUN BEKA 2019 : "JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAIN"
EUSKARA
ATAUN
Kokapena
Historia
Biztanleria
Garraioa
Planoa
Irudiak
Pertsonaiak
Euskara
Jaiak eta Ospakizunak
Ataungo Iturriak
Ataungo ondare arkeologikoa
KULTURA
MEMORIA HISTORIKOA
ORGANO BARROKOA
ANTZEZTAUN
LIBURU ETA DISKO AZOKA
HIRU AUZOTAKO KORRIKALDIA
JENTILEN ETORRERA
GAU IBILALDI MITOLOGIKOA
BARANDIARAN MUSEOA
LIZARRUSTIKO PARKETXEA
ATAUNGO KULTUR AGENDA
TURISMOA
Nola iritsi
Ibilbideak
Ondarea
Gastronomia
Ostatuak
Jatetxe eta Tabernak
Jentilen Etorrera
Agenda
ARALAR
Sarrera
Aralar Parke Naturala
Lizarrusti Parketxea
Trikuharri eta kobak
Mendia
Eskalada
Espeleologia
Lareoko urtegia
Ataungo Domoa
LOTURAK
Loturak

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 JENTILBARATZA


     Jentilbaratza, XI. mendetik XIV.era bitartean interes haundiko lekua izan zen. Ertaro garai honetan pasabide garrantzitsua bihurtu zen batez ere, Nafarroa eta Gaztela arteko gatazkan.
Ataungo garai bateko gazteluaren aztarnak oraindik nabarmenak dira. Gaztelua, San Martín auzoan Aralar aldea hartzeko, Aitzarteko bidea hartzerakoan ezkerretara gelditzen da. Harrobi gainean Aizkoate mendi zerraren lehenengo gaina da.

     Handik zihurrenera menperatuko zituzten garai batean pasabidetik igaro nahi zuten jendea. Bertako hondakinak guda eta borroka usaina dario.

     Sinismen haundia zen eta dago garai bateko “jentilen” bizileku ere bazela. Jentilak, arraza bortitz eta basatiak omen ziren, Kristau bihurtu nahi izan ez zutenak baina beheran bizi ziren herritarrekin harreman asko izan zutenak. Arrazoi honegatik kontatzen eta ezagutzen dira oraindik ere hauei buruzko pasarte eta kontu zaharrak.

     Joxemiel Barandiaran, Jentilbaratzan hasi zen bere lehenengo ikerketak egiten. Bere magalean, 1916ean, aurkitu zituen Barandiaranek erromatar garaiko aztarnak, ontzien zatiak, hiltzek eta erdoitutako burni puskak, ezpataren zatiak, hiru lantza punta, eta bi txanpon. 1925ean eraztuna aurkitu zuten bi baso langilek..

     Tontorraren gainean paretaren zati eder bat oraindik zutik dirau eta ura gordetzeko arkaitzean egindako zulo eder bat ere oso ondo kontserbatzen da oraindik. Aldamenean beheraxago koba zulo bat ere aurkitzen da.

     Hau ote da beraz, Athagun edo Athaviteko gaztelua? 1200. urtean Nafarrek, Alfonso VIII Gaztelako Erregeari eman zioten. Hala ta guztiz 1261ean berriro ere Nafartarren esku geratu zen.

     1279an Gipuzkoarren erasoa jasan zuen. 1295ean sutea, baina berritua izan zen. 1335ean berriro ere Gipuzkoarrek inguratu egin zuten.

     1390. urtean azkenik eta Nafarroako Erregearen aginduz suntsitua izan zen.

Kokapena
Eraztuna
Athagun edo Athaviteko gaztelua


Hasiera | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
© Ataungo Udala - Telefonoa 943 180 011 - Faxa 943 180 111 - Emaila: udala@ataun.net
 Eskubide guztiak babestuak.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz