Castellano  Català  Euskara  English  Francais 
Ataungo Udala Ataun
   TOKIA: Euskara/ TURISMOA/ Jentilen Etorrera
UDALA
Alkatea
Udal Antolakuntza
Helbideak
Udal Batzarrak
Udal Arautegia
On Line Zerbitzuak
Aurrekontuak
Proiektuak
Azpiegiturak
Iradokizunak eta Kexak
Udalberri
Azken Berriak
Udal Tramiteak
Bake-Epaitegia
Kontratatzailearen profila
Gazteplana
Liburutegia
Udalekuak 2012
BIRZIKLAPENA
Kale izendegia
Begiraleen kontratazioa
EUSKARA
ATAUN
Kokapena
Historia
Biztanleria
Garraioa
Planoa
Irudiak
Ataun telebista
Pertsonaiak
Euskara
Jaiak eta Ospakizunak
Egutegi Kulturala
Ataungo Iturriak
Ataungo ondare arkeologikoa
TURISMOA
Nola iritsi
Ibilbideak
Ondarea
Gastronomia
Ostatuak
Jatetxe eta Tabernak
Jentilen Etorrera
Agenda
ARALAR
Sarrera
Aralar Parke Naturala
Lizarrusti Parketxea
Trikuharri eta kobak
Mendia
Eskalada
Espeleologia
Lareoko urtegia
Ataungo Domoa
LOTURAK
Loturak
sarecar

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 JENTILEN ETORRERA


Jentilen etorrera 25urte
Jentilen etorrera 25urte

Ataungo herrian, urtero 1981etik, Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritutako JENTILEN ETORRERA ospakizun berezia egiten da.

Ikuskizunak bi zati ditu.

Lehenengoan, San Martingo plazan Herriko ordezkariak (Kristauak) Jentilei harrera egiten die. Ondoren herriko ordezkari guztiak eta Jentilbaratzatik jeitsi diren Jentilak eta Sorginak zuzien argiaren laguntzarekin auzoko kale nagusia zeharkatzen dute antzezpena gauzatzen den lekuraino.

Bigarrenean, Herri antzerkia eta ikuskizuna nahasten dira. Bertan urtetik urtera aldatzen diren pasarte edo leiendak antzesten dira. ANTZERKIAn kontatuko diren istorioak, Ataun berarekin zerikusia duten esaundak jasotzen dira eta urtero ematen du aukera gauza berriren bat egiteko. Hau dena herriko ABESBATZ, DANTZARI, MUSIKA, ARGI eta SOINU efektoekin osatuz IPUIN HARRIGARRI bat bezala bihurtzen da IKUSKIZUNA.

SORRERA:

Herriaren sinismen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian. Mitoak. Mitologia oso barruan bait dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileentzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrrazoi nagusia.

Txikitatik entzun eta sinistarazitako kontuak, gure gurasoengandik jasotako pasadizoak gaur egun erabat galduak dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.

Horrela, batez ere, JOXEMIEL BARANDIARANek jaso eta gorde zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Larriak, gustora aspaldiko garaira itzultzen dituztelako eta haurrak berriz harriturik mundu berri bat sortzen zaielako.

Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, AZTI, BASAJAUN, SAN MARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia mitolojikoen berri. Oso presente egon da guzti hori Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo ta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo lekurik apartatuenetan bizi direnei.

HISTORIA:

1.981an bihurtu zen lehenbiziko aldiz antzerki JENTILEN ETORRERA. Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio desberdinak dira honen sustrai.

Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinismen eta ohiturekin. MIKELATS buru dutela, TORTO, ATARRABI, ALARABI, BASAJAUN, SORGINAK, ...

Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai haranetan, sisnismen eta fede berriarekin. ALKATEA, ERRETOREA, SAMARTIN TXIKI, ...

Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre. Erdian KIXMI.

Guzti hori antzesten, esan bezala, 81eko Ekainean hasi ginen Garaipen Jaiak, San Martin auzoko Festak izan ziren aitzakia. Gaur egun TRADIZIO da herrian eta fama haundiko ospakizuna bailaran. Hori bait da urtetik urtera etortzen den jendearen presentziak agerian uzten duena.

Gauez, larruzko jantziekin eta eskuan zuziak sutan hartuta etortzen dira menditik JENTILAK. Beheran zai KRISTAU herria, Alkate, Erretore, Mediku, Eskribau eta herri xehea. Bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak elkarren beharrean. Ta denak ATAUNDAR.

Bataz beste antzerkian, antzestuz batzuk, antolaketa lanetan besteak, 120 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro. Edadean 4 urtetik hasi eta 80 urtetik goragokoak.

Bestalde garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu nahi izaten dugu. Adibide bat jartzeko, jentilek menditik ekarritako harriak bi idik bultzatutako LERA baten ekarri genituen. Garai bateko tresna zaharren erakustoki eta eginkizuna azaldu.

EUSKERA:

Beste aipamen bat EUSKERArena da.

ATAUNGO EUSKERA eta BATUA erabiltzen ditugu. Pasarte gehienetan Ataungoa erabiltzen dugu gehiengoz, galtzear dauden HITZ, HIZKERA eta ESAERA ugari, hori ere geroz eta egoera larriagoan bait dago. Batua sarreretarako eta kontatzailearen narraziotarako erabiltzen dugu.

GONBIDAPENA:

Hau da beraz JENTILEN ETORRERA.
Gure aztarna, ohitura eta esaunda zaharrei eutsi eta zabaltzeko ekintza bat da. Hauei eutsi nahi diegulako eta ahalik eta ikuskizun duinena egin nahiak dira, JENTILEN ETORRERAk lehenengo Goierri mailan, gero GIPUZKOA osoan eta ondoren EUSKAL HERRIA osoan izan duen arrakasta eta sonaren arrazoi
nagusiak.

Gaur egun, JENTILEN ETORRERA, San Martin Jaietako (azaroak 3)  LARUNBATEAN arratsaldeko 18:30ean ospatzen da.

ZATOZ ETA GOZA EZAZU! ATAUNEN MITOAK BIZIRIK DAUDE!


 



Hasiera | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
© Ataungo Udala - Telefonoa 943 180 011 - Faxa 943 180 111 - Emaila: udala@ataun.net
 Eskubide guztiak babestuak.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz